Itxi

Athletic Club

Bizkaiko futbolaren alde

Athleticek Glasgowko Celticen aurka jokatuko du martxoaren 26an

Erredakzioa

Partida ostegunean aurkeztuko da Bilbon eta bertan izango da Angel maria Villar. Bizkaiko taldeen artean banatuko da aterako den dirua. Iazko Athletic-Paraguay partidan 309.050 euro atera ziren.

Athletic Clubek Bizkaiko futbolaren alde egiteko partida jokatuko du Glasgowko Celticen aurka martxoaren 26an San Mamesen. Hala jakinarazi du talde bizkaitarrak.

Partida ostegun honetan aurkeztuko da Bilbon eta bertan egongo dira; Fernando Gracia Macua Athleticeko presidentea, Jose Ignacio Gomez Mardones Bizkaiko Futbol Federazioko presidentea eta Angel Maria Villar Espainiako Futbol Federazioko presidentea.

Iaz, Athleticek Bizkaiko futbolaren alde partida antolatu zuen eta Paraguay izan zen aurkaria. Norgehiagoka horretan 309.050 euro bildu ziren Bizkaiko 163 talderen artean banatzeko.