Itxi

Athletic Club

Indarkeriaren Aurako Batzordea

Isuna jarri diote Athleticeko zale bati Madrileko zaleak iraintzearren

Andoni Beldarrain

Erredakzioa

Indarkeriaren Aurkako Batzordeak 4.000 euroko zigorra eta kirol istalaziotena sartzeko urte beteko debekua ezarri dio zale honi.

Athletic Clubeko zale bati 4.000 euroko isuna eta kirol istalazioten sartzeko urte beteko debekua ezarri dio Indarkeriaren Aurkako Batzordeak iragan azaroaren 20an Santiago Bernabeuko Real Madril-Athletic partidan zale madrildarrak iraindu omen zituelako.

Batzorde honek dioenez Athleticeko zale honek ''iraindu eta keinu txarrak eskaini zizkien Real Madrileko zaleei hauek probokatuz''.

Athleticeko beste zale bati ere 3.500 euroko isuna eta eta kirol istalazioten sartzeko urte beteko debekua ezarri diote Santiago Bernabeuko D dorrean ''ukabil amerikar bat sartzen saiatzearren''.

Real Madrileko zale batzuk denetarik egin eta esan zuten Athleticeko zaleen aurka, baina horren gainean ez du isunik jarri Indarkeriaren Aurkako Batzordeak.