Athletic Club
Deialdia
Zigandak ez du San Jose deialdian sartu, Suediako partida erabakigarrirako
Agentziak | Erredakzioa
Athleticeko entrenatzaileak 19 jokalari eramango ditu, horien artean, Unai Simon, bigarren taldeko atezaina, eta Ager Aketxe, azken hori berritasuna izanik.
-
Mikel San Jose, Athleticekin sartutako gol bat ospatzen. Argazkia: EFE
Jose Angel Zigandak deialditik kanpo utzi du Mikel San Jose erdilaria, ohiko titularretako bat, ostegun honetan Athleticek Suedian Ostersunds taldearen aurka jokatu behar duen Europa Ligako multzoen faseko norgehiagoka erabakigarrirako.
Athleticeko entrenatzaileak 19 jokalari eramango ditu, horien artean, Unai Simon, bigarren taldeko atezaina, eta Ager Aketxe, azken hori berritasuna izanik.
San Josez gain, teknikari nafarrak honako jokalari hauek utziko ditu Bilbon: Yeray Alvarez, Iker Muniain, Oscar de Marcos eta Mikel Rico lesionatuta egoteagatik, eta Enric Saborit eta Kike Sola, entrenatzaileak hala erabakita.
Horrenbestez, Zigandak honako hauek deitu ditu: Iago Herrerin; Lekue, Etxeita, Laporte, Balenziaga; Iturraspe, Beñat; Williams, Raul Garcia, Susaeta; Aduriz; Kepa, Unai Simon, Boveda, Unai Nuñez, Vesga, Aketxe, Cordoba eta Sabin Merino. Lehendabiziko hamaika izenek hasierako hamaikakoa osa dezakete.