Athletic Club
Denboraldiaurrea
Athleticek galdu egin du Wolverhamptonen aurka (2-1)
Andoni Beldarrain
Erredakzioa
Fletcherrek 1-0ekoa sartu du 16. minutuan talde ingelesarentzat. Talde zuri-gorriak 1-1ekoa lortu du atsedenaldiaren aurretik David Lopezen bitartez. Bigarren zatian, Ebans-Blakek 2-1ekoa sartu du.
Athletic Clubek 2-1 galdu du Wolverhamptonen aurka Ingalaterran jokatu duen lagunarteko partida.
Zuri-gorriak hamaikako honekin zelairatu dira: Raúl, De Marcos, Castillo, Ustaritz, Ocio, David López, Gurpegi, Orbaiz, Balenziaga, Ibai eta Diaz de Cerio.
Partida hasi eta lasterrean Wolverhamptonek gola sartu du. Hamaseigarren minutuan Fletcherrek 1-0eko egin du. Ondoren, atsedenaldiaren aurretik David Lopezek 1-1ekoa sartu du. Banako berdinketarekin iritsi zen norgehiagoka atsedenaldira.
Bigarren zatiaren hasieran aldaketak egin ditu Caparrosek. Ion Velez, Koikili, Igor Martinez eta Muniain zelairatu ziren Castillo, De Cerio, Ibai Gomez eta Balenziaga jokalarien ordez.
Ingelesek bigarren zatian partida erabakita utzi zuten. 65. minutuan Ebans-Blakek 2-1ekoa sartu zuen eta emaitza horrekin bukatu zen partida.
Fitxa teknikoa:
2.- Wolverhampton Wanderers: Hahnemann (Hennessey, min.86), Foley (Stearman, 77. min), Van Damme (Mujangi Bia, 84. min), Jones (Edwards, 70. min), Berra, Craddock (Mouyokolo, 80. min), Jarvis (Keogh, 62. min), Henry (Guedioura), Ebans-Blake (Milijas, 77. min), Fletcher (Halford, 62. min) eta Ward (Elokobi, 46. min).
1.- Athletic Club: Raul (Aitor Fernandez, 70. min); De Marcos, Ustaritz, Ocio, Castillo (Koikili, 46. min); David Lopez, Gurpegui, Orbaiz (Íñigo Perez, 66. min), Balenziaga (Muniain, 46. min); Ibai (Igor Martinez, 46. min) eta Diaz de Cerio (Ion Velez, 46. min).
Golak: 1-0, 16. min: Fletcher. 1-1, 37. min: David Lopez. 2-1, 65. min. Ebans-Blake.
Epailea: Mason (Ingalaterra).