Itxi

Athletic Club

Ostegunean, 19:00etan

Athletic Club-KRC Genk, arrisku handiko partida izendatu dute

Agentziak | Erredakzioa

Belgikatik 1.200 zale inguru bidaiatuko dira Bilbora neurketa San Mamesenen zuzenean ikusteko.

Indarkeriaren Kontrako Batzordeak Athletic Club-KRC Genk neurketa arrisku handikoa izendatu du. Erabaki hori hartu dute Genketik bidaiatuko diren zale kopurua jakin dutenean.

Belgikatik 1.200 zale inguru bidaiatuko dira Bilbora neurketa zuzenean ikusteko.

Erakundeak prentsa ohar baten bidez jakinarazi duenez, Bilbora joango diren "zaleei buruzko azken txostenak" kontuan izan ondoren hartu du partida arrisku handikotzat jotzeko erabakia.

Genk talde belgikarrra Europa Ligako F Multzoko lider modura helduko da San Mamesera, lehen hiru jardunaldietan sei puntu lortu ondoren; Athletic, aldiz, multzoko azkena da, hiru punturekin.