Athletic Club
San Mamesen
Athletic-Mallorca (1-3): Europa, urrunago
Josu Bilbao
Erredakzioa
Zuri-gorriek galdu egin dute Gregorio Manzanoren taldearen aurka irudi kaskar bat erakutsiz bigarren zati osoan. Talde bizkaitarrak ez du sailkapenean seigarren jartzeko aukera aprobetxatu.
Athleticen porrotak etxean, Europa oraindik eta gehiago urruntzen du. Talde bilbotarra ez da Mallorcari aurre egiteko gai izan, batez ere bigarren zatian, eta balearrek ederki irakurri dute partida, kontraerasoak erabiliz. Llorentek egin du bilbokoen gola eta Castrok, Nunesek eta Adurizek egin dituzte kanpoko taldearenak.
Lehen minutuetan zuri-gorriek haien jokoa ezartzen saiatu ziren, indarra eta abiadura sartzen, baina Mallorcak argi zuen bere jokoa ezarri behar zuela. Aduriz, Webo eta Txori Castro kontraerasoak bilatzen hasi ziren eta lehen minutuetan gehiago izan ziren kanpokoak. Aukera argienetako bat, Fernando Lloreneteren jaurtiketa batekin etorri zen, baina Aouatek bikain gelditu zuen kornerrera bidaliz baloia. Gabilondok ere markagailuan aurretik jartzeko aukera izan zuen baina bere jaurtiketa kanpora joan zen gurutzaturik eskuin zutoin ondotik.
Lehen zatiko 42. minutuan, korner baten ondoren Txori Castrok 0-1ekoa lortu zuen buruaz baloia Gorkak babestutako sare barrura bidaliz. Caparrosen mutilak gora joan ziren azken minutu hoietan eta Llorentek 1-1ekoa lortu zuen burukada bikain batez, Iturraspek erdiratu eta gero. Atsedenaldira bi taldeak bedinduta joan ziren bai jokoari dagokionean, bai markagailuari dagokionean.
Bigarren zatian, bilbotarrak ez ziren kontzentraturik irten eta Mallorcak haien akatsak ederki aprobetxatu zituzten partida akatzeko. 49. minutuan, Nunesek 1-2koa lortu zuen korner baten ondoren eta talde bizkaitarrak ez zuen aurkitu partidari buelta emateko bidea. 52. minutuan Aritz Adurizek 1-3koa lortu zuen Athleticen ametsak hautsiz, talde jokaldi eder batean. Zuri-gorriek irudi kaskarra eskeini zuten bigarren zatian eta ez zuen aurkitu partidari buelta emateko soluzioa. Utrerako entrenatzaileak egindako aldaketek ere ez zuten emaitza onik eman eta Mallorcak laugarren gola egin izan ahal zuen baina Castroren zartakoak zutoinean eman zuen.
Azkenean, 1-3 gelditu zen markagailua eta San Mameseko taldea ez zen gai izan Champions postuetan dagoen talde bati aurre egiteko. Bizkaitarrentzat, Europa gero eta urrunago gelditu da porrot honen ostean.
- Fitxa teknikoa:
1 - Athletic Club: Iraizoz; Iraola, San José, Amorebieta, Koikili (Muniain, min.54); Gurpegui (Yeste, min.67), Javi Martínez, Iturraspe (Susaeta, min.46), Gabilondo; Toquero eta Llorente.
3 - RCD Mallorca: Aouate; Josemi, Nunes, Rubén, Ayoze; Julio Álvarez, Martí, Borja Valero (Keita, min.86), Castro (Mattioni, min.75); Webó (Mario Suárez, min.71) eta Aduriz.
Golak: 0-1, min.43: Castro. 1-1, min.47+: Llorente. 1-2, min.49: Nunes. 1-3, min.51: Aduriz.