Athletic Club
Astelehenean, 22:0etan
Xabi Etxeita, Levanteren aurkako hamaikakoan
M.D.
Ernesto Valverdek Zornotzako jolakaria hautatu du, Albizua gaztearen kaltetan, Laporte atzeko lerroan ordezkatzeko.
Xabi Etxeita titularra izango da Levanteren aurkako partidan, astelehenean 22:00etan, Ernesto Valverdek aurreratu duen bezala. Zornotzakoa lerrokatuko du Valverdek, Unai Albizua gazteak baino esperientzia handiago duelako lehenengo taldean.
Valverdek "zalantzarik ez" zuen: "Bi aukerak onak dira, baina hasieratik Etxeitarena aurreikusten nuen". Entrenatzailearen arabera, estrategia jokaldietan lagunduko du Etxeitak, Levante "indartsuaren" aurka, eta "erabateko inplikazioa" izango du.
Entrenatzaileak "aukera gisa" hartzen du denboraldi amaierako presioa. Garaipenaren bila irtengo da Athletic, "berdinketak ez duelako ezer ziurtatzen": "Ez dut behin betiko kolpe batean pentsatzen. Puntuak hirunaka lortzea dut buruan". Gainera, Joaquin Caparrosen taldearen ideia argiak goretsi ditu: "Helburua argi dute, baita estiloa ere, eta beti erabiltzne dute. Konbentzituta daude".
Zenbakiak ez daude Athleticen alde Ciutat de Valencia zelaian, zortzi bisitetatik lautan lortu dituelako puntuak, bina garaipen eta berdinketekin. Leventeren zelaian jokatutako azken bi partidak galdu ditu, etxeko taldearen aldeko diferentzia nabarmenarekin (3-1 eta 3-0). Hala ere, Joaquin Caparrosek ez du oraindik lortu bere talde ohia menderatzea, Athleticeko aulkia utzi zuenetik.