Athletic Club
Derbia igandean
Sadarren jokatutako azken hiru derbietatik bi irabazi ditu Athleticek
Erredakzioa
Guztira, zurigorriek 36 partida jokatu dituzte Iruñean: 14 irabazi, 11 berdindu eta beste 11 galdu dituzte. 55 gol egin eta 42 jaso dituzte.
-
Aduriz, San Mamesen Osasunaren aurka jokatutako azken derbian. Efe.
Athleticek Iruñean Osasunaren aurka jokatutako azken hiru derbietatik bi irabazi ditu. Bi taldeek igandean neurtuko dituzte berriro indarrak, BBVA Ligako 21. jardunaldian. Zuri-gorriek nafarrek baino garaipen gehiago lortu dituzte Sadarren.
Azken bi garaipenak 2010-2011 denboraldian eta 2012-2013an lortu zituzten bizkaitarrak. 2010-2011n 1 eta 2 gailendu ziren Fernando Llorentek era Iker Muniainek lortutako golei esker. Gorritxoen gola egun Athleticen jokatzen duen Kike Solak sartu zuen.
Iaz, 0 eta 1 irabazi zuten zuri-gorriek, Markel Susaetak sartutako golarekin.
Duela bi denboraldi, aldiz, garaipena Osasunarentzat izan zen. 2012ko martxoaren 11n jokatu zuten derbia bi taldeek eta 2 eta 1 izan zen azken emaitza. Etxekoen golak Iturraspek (bere atean) eta Raul Garciak egin zituzten. Zuri-gorriena, berriz, Llorentek.
Guztira, zurigorriek 36 partida jokatu dituzte Iruñean: 14 irabazi, 11 berdindu eta beste 11 galdu dituzte. 55 gol egin eta 42 jaso dituzte.