Athletic Club
Europa
Malagari bigarren urteko zigorra kendu dio UEFAk
Erredakzioa
Aurten ere Europa Liga jokatu nahi du Manuel Pellegriniren taldeak, eta orain TASen erabakiaren zain dago.
-
Manuel Pellegrini, Malagako entrenatzailea. Argazkia: EFE
UEFAk bigarren urteko zigorra kendu dio Malagari jarritako "baldintza guztiak bete" dituelako. Halaxe dio UEFAk jakitera emandako oharrak.
Malaga sailkapen nagusiko seigarren postuan da, eta aurten ere Europa Liga jokatu nahi du. Orain TASen erabakiaren zain dago. Ekainaren 4ko bistan erabakiko du TASek Malagak datorren urtean Europan jokatu ahal izango duen edo ez.