Athletic Club
Mallorcaren aurka
Hasierako hamaikakoa argi dauka Marcelo Bielsak
Erredakzioa
Honakoa izango da: Iraizoz; Iraola, San Jose, Ekiza, Aurtenetxe; Gurpegui, De Marcos, Herrera; Susaeta, Aduriz eta Muniain.
Athleticek Mallorca hartuko du larunbat honetan San Mamesen (16:00etan), eta partida horretan zelairatuko duen hasierako hamaikakoa argi dauka Marcelo Bielsa entrenatzaile argentinarrak.
Honakoa izango da: Iraizoz; Iraola, San Jose, Ekiza, Aurtenetxe; Gurpegui, De Marcos, Herrera; Susaeta, Aduriz eta Muniain. Ez da ustekaberik izan eta Ander Herrerak hartuko du Iturrasperen lekua.
Iturraspe izan da Bielsaren konfiantzazko gizona, baina azken partidetan Carlos Gurpeguiren alde egin du Rosariokoak.