Athletic Club
Estatistikak, alde
Athleticek emaitza onak lortu ditu Zaragozaren azken bisitaldietan
Erredakzioa
57 partida jokatu dituzte Katedralean elkarren aurka, eta talde zuri-gorriak 40 norgehiagoka irabazi dizkio talde mañoari. 12 aldiz berdindu dute, eta 5 aldiz irabazi du Aragoiko taldeak.
-
Iragan denboraldiko Athletic-Zaragoza partidako irudia. Argazkia: EFE
Athleticek Zaragoza izango du aurkari larunbat honetan San Mamesen, 22:00etan. Aragoiko taldeari ez zaio ondo ematen Katedralean jokatzea, eta estatistikak talde zuri-gorriaren aldekoak dira.
Hamabi urte pasa dira Zaragozak azkenengoz San Mamesen garaipena lortu zuenetik. Luis Costa zen Zaragozaren entrenatzailea, eta hiru puntuak eskuratu zituen Aragoiko taldeak. Azken minutuetan erabaki zen partida Lacruzek bere atean sartutako golari esker. Javi Gonzalezek sartu zuen Athleticen gola, eta Jamellik lortu zuen Zaragozaren beste gola. 1-2 irabazi zuen Zaragozak.
Porrot hau hartu ostean, Athleticek San Mamesen Zaragozaren aurka jokatu zituen hurrengo lau partidak irabazi zituen: 2-1eko emaitzarekin 2001-2002. denboraldian (Urzaziz 2/Jordi), 4-0eko emaitzarekin 2003-2004. denboraldian (Yeste 2, Etxeberria eta Del horno), 2-0eko emaitzarekin 2004-2005. denboraldian (Urzaiz eta Lacruz), eta 1-0eko emaitzarekin 2005-2006. denboraldian (Yeste).
2006-2007, 2007-2008 eta 2009-2010 denboraldietan berdinketa lortu zuen Zaragozak San Mamesen. Azken bi delboraldietan, 2010-2011an eta 2011-2012an, Athleticek berriro Zaragozari irabaztea lortu zuen. 2010-2011. denboraldian, 2-1 irabazi zuten zuri-gorriek (Iraola y Llorente/Braulio), eta 2011-2012. denboraldian, 2-1eko emaitzarekin lortu zuen garaipena (Susaeta eta Toquero/Ponzio, penaltiz).
Athleticek eta Zaragozak 57 partida jokatu dituzte elkarren aurka San Mamasen, eta 40 aldiz irabazle atera da talde zuri-gorria. Hamabi aldiz berdindu dute bi talde hauek Katedralean, eta Zaragozak bost garaipen besterik ez ditu lortu Katedralean.