Alaves
Irteera
Taichi Harak utzita jokatuko du Belgikako Sint-Truidense taldean
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Irteera horren berri emateaz gain, Miguel de la Fuente eta Mamadou Sylla fitxatu dituela jakinarazi du Alavesek azken orduetan.
-
Taichi Hara. Argazkia: @alaves
Taichi Hara Deportivo Alaveseko jokalariak utzita jokatuko du Belgikako Jupiler Pro txapelketan lehiatzen den Sint-Truidense taldean.
Japoniarra uda honetan iritsi da Gasteizera Kroaziako NK Istra taldetik, eta Javi Callejaren aginduetara egin du denboraldiaurrea, baina ez du bertan jarraituko.
Hara kanpoan arituko dela iragartzeaz gain, Miguel de la Fuente eta Mamadou Sylla fitxatu dituela jakinarazi du Alavesek azken orduetan.