Alaves
Mestallan, 18:30ean
Alavesen eta Valentziaren irregulartasunek Mestallan egingo dute bat
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Babazorroek etxetik kanpo jokatu dituzten azken bi partidetako itxura hobetu nahi dute, ez baitira agertu nahi bezain lehiakor.
-
Víctor Laguardia, Mallorcaren kontrako lehian. Argazkia: EFE
Alavesek orain arte etxetik kanpo egindako lana hobetu nahi du larunbat honetan Mestallan, Santander Ligako 8. jardunaldiari dagokion partidan. Valentziak, aldiz, lehen garaipena erdietsi nahi du etxean, Celades entrenatzaile denetik.
Gasteiztarrek aurreko jardunaldian Mallorcaren aurka izandako sentsazio onak (2-0), batez ere bigarren zatian, berreskuratu nahi dituzte asteburu honetan.
Asier Garitano babazorroen entrenatzaileak Manu Garcia kapitaina jokatzeko gertu izango du, aurreko asteko zigorra gainditu ostean. Oraingo honetan, aldiz, Wakaso Mubarak da jokatu gabe geratuko dena, dagoeneko bost txartel hori pilatu baititu.
Lesioen alorrean, Antonio Sivera atezainak Fernando Pachecoren hutsunea beteko du atepean beste astebetez. Baliteke Burgui ere deialdian sartzea lehen aldiz, sei hilabete lesionatuta eman eta gero.
Bere aldetik, Valentziako taldea San Mamesen irabazita (0-1) iritsiko da norgehiagokara; baina baita Txapeldunen Ligan Ajaxen aurka galduta ere (0-3).
Celadesen taldean luzaroko bajak dira Carlos Soler, Cristiano Piccini eta José Luis Gayà, eta giharretako arazoekin jarraitzen dute Geoffrey Kondogbia erdilariak eta Kevin Gameiro aurrelariak.
Balizko hamaikakoak:
Valentzia: Cillessen, Correia, Diakhaby, Paulista, Costa, Ferran, Coquelin, Parejo, Cheryshev, Rodrigo eta Maxi
Alaves: Sivera, Ximo, Ely, Laguardia, Duarte, Vidal, Tomás Pina, Manu García, Pons, Riojam eta Joselu.
Epailea: Prieto Iglesias.
Zelaia: Mestalla.
Ordua: 18:30.