Alaves
Igandean, 17:00etan
Alavesek defentsan arazoak dituela hartuko du Espanyol
Agentziak | Erredakzioa
Guillermo Maripan Monakora joan da eta arabarrek norbait fitxatu behar dute defensa indartzeko. Gainera, Victor Laguardia eta Ximo Navarro lesionatuta daude eta ezin dute jokatu.
-
Iazko Alaves-Espanyol partidaren irudia. Argazkia: Efe.
Alavesek egun atzean duen ahuleziaz baliaten saiatuko da Espanyol taldea, igande honetan, Mendizorrotzan, 2019-2020ko Santander Ligako bigarren jardunaldian.
Gasteizkoek lehen aldiz jokatuko dute euren zaleen aurrean aurtengo ligan, Levanteren aurka lehen jardunaldian 1-0 irabazi ostean. Arabarrek atzeko aldean dauzkaten arazoei aurre egiten saiatuko dira.
Guillermo Maripan Monakora saldu dute eta horrekin atzekoi lerroan dauzkaten beharrak areagotu dituzte arabarrek. Gainera, Victor Laguardiak eta Ximo Navarrok ezin dute jokatu, min hartuta daudelako.
Asier Garitanok aldaketak egin beharko ditu defentsaren erdiko aldean.
Espanyoli dagokionez, Bartzelonarrak punturen bat lortzeko helburuarekin datoz Mendizorrotzara, Sevillaren aurka 0 eta 2 galdu ostean.
Ustezko hamaikakoak
Alaves: Pacheco; Aguirregabiria, Ely, Duarte, Tachi o Marín; Vidal, Tomás Pina, Manu García, Wakaso, Rioja; eta Joselu.
Espanyol: Diego López; Javi López, Lluís López, Naldo, Dídac; Melendo, Víctor Sánchez, Roca, Vargas; Wu Lei ta Ferreyra.
Epailea: Eduardo Prieto Iglesias (Nafarroako batzordekoa).
Estadioa: Mendizorrotza.
Ordua: 17.00.