Itxi

Alaves

7. jardunaldia

Krisian dagoen Levanteri egingo dio bisita Alavesek

Agentziak | Erredakzioa

Garaipenera itzuli nahi dute babazorroek, igandean 18:30etan, etxean Getaferen aurka berdinketan geratu ostean.

  • Levante-Alaves, igandean 18:30etan / EFE.

    Levante-Alaves, igandean 18:30etan / EFE.

Igande honetan jokatuko du Ciutat de Valencia zelaian Alavesek, Levanteren aurka, 18:30etan. Babazorroek garaipenaren bidera itzuli nahi dute, etxean Getaferen kontra berdinketa lortu ostena.

Levante, ordea, krisian dago sartuta. Azken hiru partidetan galdu du. Lehenengo jardunalditik ez du irabazten, Betisen aurka. Horrek Paco Lopezen lehenengo estualdia eragin du, aulkira heldu zenetik.

Alavesek hiru garaipen lortu zituen estekan, baina azken jardunaldian, ostegunean, berdinketan geratu zen.

Abelardo Fernandezek prest dauden jokalari guztiak eraman ditu Valentziara.

Rodrigo Ely, Patrick wumasi eta Adrian Marin, lesionatuta, Gasteizen geratu dira.

Alavesek Ligako hasiera bikain honekin jarraitu nahi du. 18 puntutik 11 lortu ditu, eta Europako postuetan dago.

Abelardok hasierako taldean aldaketak egitea aurreikusten da. Guillermo Maripan itzul liteke, Victor Laguardiarekin batean atzeko erdilari postura eta Ximo Navarro eskuin hegalera eramanda.

Levanteko teknikoak ezin izango du Coke Andujar zelairatu, lesionatuta dagoelako, ezta Nikola Vukcevic ere, zigortuta dagoelako.

USTEZKO HAMAIKAKOAK

Levante: Oier; Pedro Lopez, Postigo, Cabaco, Toño, Bardhi, Campaña, Prcic, Morales, Boateng, Mayoral edo Roger.

Alaves: Pacheco; Martin, Maripan edo Ximo Navarro, Laguardia, Duarte; Ibai Gomez, Brasanac, Wakaso, Jony; Sobrino edo Guidetti, Calleri.