Alaves
Larunbatean, 16:15ean
Bartzelonak eta Alavesek Kopa finala entseatuko dute Ligan
Agentziak | Erredakzioa
Lehen itzulian Nou Campen jokatutako partidan, arabarrek ezustekoa eman zute eta 1 eta 2 gailendu ziren.
-
Alaveseko jokalariak, Deyversonek Nou Campen egindako gola ospatzen. Argazkia: Efe.
Bartzelonak eta Alavesek interes handiko partida jokatuko dute larunbatean Mendizorrotzan, arabarrak izan baitira kataluniarrak lehen itzulian mendean hartu dituzten talde bakarrenetarikoa. Gainera, bi taldeek Errege Kopako finalean neurtuko dituzte indarrak maiatzean.
Iragan irailean, Alavesek Nou Campen jokatu zuen lehen aldiz azken 10 urteetan, eta aurreko astean izango Liga etenaldia ederki aprobetxatu zuten ezustean 1 eta 2 gailentzeko.
Orduan, askok eta askok esan zuten emaitza hura bitxikeria hutsa zela, baina ordutik hona gasteiztarrek talde indartsua direla erakutsi dute. Ligan 12. postuan daude, 27 punturekin, eta Lehen Mailan jarraitzea ia ziurtatuta daukate, denboraldi honetan bertan igoera lortu ostean.
Ustezko hamaikakoak
Alaves: Pacheco; Femenía, Laguardia, Alexis, Theo; Marcos Llorente, Dani Torres; Katai, Toquero, Camarasa; eta Deyverson edo Santos.
Bartzelona: Ter Stegen; Aleix Vidal, Piqué, Umtiti, Jordi Alba; Rakitic, Busquets, Iniesta; Messi, Luis Suárez eta Neymar Jr.
Epailea: Clos Gómez (Aragoiko batzordekoa).
Estadioa: Mendizorrotza.
Ordutegia: 16.15ean.
rong> 16.15ean.