Itxi

Alaves

Gaur, 20:45ean

Alavesek lehen garaipena nahi du etxean

Agentziak | Erredakzioa

Mendizorrotzan Sportingen eta Deportivoren kontra hutsean geratu eta gero Granada gainditu nahi dute gasteiztarrek.

1:39

Alavesek eta Granadak LaLiga Santanderreko seigarren jardunaldiko azken partida jokatuko dute Mendizorrotzako futbol-zelaian iluntzeko 20:45ean.

Gasteiztarrek partida bakarra irabazi dute, non eta Camp Nou futbol-zeleian Bartzelonaren kontra eta orain euren zaleen aurrean lortu nahi dituzte hiru puntuak. Gasteizen jokatutako bi partidak hutsean geratu dira, Sportingen eta Deportivoren kontra.

Mauricio Pellegrinok azken unera arte ez ditu esango deialdian sartuko dituen 18 jokalarien izenak; Katai eta Deyverson izan daitezke berriro taldeko aurrelariak.

Ustezko hamaikakoak

Alaves: Pacheco; Kiko Femenía, Laguardia, Alexis, Theo; Marcos Llorente, Dani Torres, Edgar, Ibai; Katai y Deyverson.

Granada: Ochoa; Tito, Vezo, Uche, Gastón Silva; Krhin, Andreas Pereira; Carcela-González, Alberto Bueno, Atzili; y Ezequiel Ponce.

Epailea: González González (Comité Castellano-Leonés).

Futbol-zelaia: Mendizorroza.

Ordua: 20.45.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea