Beste kirolak
'Red Bull Stratos' misioa
Baumgartnerek jauzia bertan behera utzi behar izan du
Erredakzioa
Felix Baumgartner austriarrak soinu-langa hautsi nahi du, baina jauzia bertan behera utzi behar izan du haize-bolada indartsuengatik.
150 telebista katek jauzia zuzenean eman behar zuten, baina misioa bertan behera utzi behar izan dute prestaketak hasi eta bi ordu geroago. Estratosferara igotzeko globoa puzten ari ziren Roswellen (Mexiko Berria, AEB) misioa bertan behera utzi dutenean.
Kirolaria kapsularen barruan zegoen eta 36.765 metroko altuerara eraman behar zuen globoak, baina haize-boladek indarra hartu dute berriro.
Dagoeneko astelehenean eguraldiak misioa aurrera eramatea oztopatu zuen; izan ere, haize-boladak ezin zuten 5 kilometro orduko abiadura gainditu.
Duela 50 urte ezarritako lau errekor hausteko helburua du misioak: globo aerostatikoan egindako hegaldi garaiena (36.000 metro), altuera handienetik egindako jauzia, soinu-langa hautsi duen aurreneko peetsona eta iraupen handiena izan duen jauzia (bost bat minutu eta 30 segundo).