Beste kirolak
Tenisa
Serena Williamsek laugarrenez irabazi du AEBetako Irekia
Erredakzioa
Estatubatuarrak Bielorrusiako Victoria Azarenka gainditu du finalean, 6-2, 2-6 eta 7-5.
-
Serena Williams. Argazkia: EFE
Serena Williamsek irabazi du aurtengo AEBetako Irekia, finalean, Bielorrusiako Victoria Azarenka gaindituta, 6-2, 2-6 eta 7-5.
Williamsek 30 urte ditu, eta laugarrenez eskuratu du AEBetako Irekia (1999, 2002, 2008 eta 2012. urteetan).