Beste kirolak
Joko Paralinpikoak
Richard Oribek zilarrezko domina lortu du
Erredakzioa
Euskal igerilaria bigarren izan da 100 metro libreetako proban. Guztira, hamalau domina lortu ditu gipuzkoarrak Joko Paralinpikoetan.
Richard Oribe euskal igerilariak zilarrezko domina lortu du 2012ko Londreseko Joko Paralinpikoetan. Igeriketako 100 metro libreko proban, bigarren izan da gipuzkoarra.
Oribek 1:25.33ko marka egin du. Gipuzkoarrak beste domina bat eskuratu du bere bilduma handitzeko. Guztira, hamabost domina lortu ditu Oribek 1996ko Atlantako Joko Paralinpikoetatik. Hamabost domina horietatik, bederatzi urrezkoak dira, bost zilarrezkoak eta bat brontzezkoa.
Urrezko domina Gustavo Sanchezentzat (Mexiko) izan da, eta David Smetaninek (Frantzia) lortu du brontzezko domina. Sanchez mexikarrak, segundo bateko aldea atera dio Richard Oriberi.