Beste kirolak
Zazpigarren titulua
Federerrek Wimbledon irabazi eta lehenengo postua berreskuratu du
Erredakzioa
Suitzako tenislariak finalean Andy Murray 4-6, 7-5, 6-3 eta 6-4 gainditu du, eta Londreseko txapelketako zazpigarren titulua eskuratu du.
-
Federer. Argazkia: EFE
Roger Federer suitzarrak bere zazpigarren Wimbledona irabazi du, Andy Murray eskoziarra mendean hartuta. Gainera, Federerrek munduko lehenengo postua berreskuratu du.
Suitzako tenislaria Murray baino gehiago izan da, nahiz eta Eskoziakoak partidan aurrea hartu duen. Hala ere, Roger Federerrek bere maila onena erakutsi du eta 4-6, 7-5, 6-3 eta 6-4 irabazi du.
Federerrek Pete Samprasen marka berdindu du, biek Londreseko belarrean zazpi titulu lortu baitituzte.