Itxi

Beste kirolak

MUNICH 2022

Iñigo Peña, zazpigarren Europako Txapelketako 500 metroko K4 proban

EITB Media

Zumaiarrak, Garrote, Toro eta Lopez palistekin batera osatu duen taldea, dominen borrokatik urrun geratu da finalean.

  • Iñigo Peña

    Iñigo Peña. Argazkia: Basque Team

Iñigo Peña zazpigarren izan da Municheko Europako Txapelketako 500 metroko K4 proban. Zumaiarrak, Carlos Garrote, Cristian Toro eta Lazaro Lopez palistekin batera osatu duen laukotea, dominen borrokatik urrun geratu da.

Peña eta bere taldekideak 1:22.206ko markarekin  helmugaratu dira, finalerdietan lortutako markatik segundo erdira geratuz. Hasieratik atzean geratu osetan, ez dute aukerarik izan podiumean sartzeko lehian egoteko. Urrea Alemaniarentzat izan da. Faboritoek nagusitasunez irabazi dute txapelketa, finala uneoro kontrolpean izanda. Helmugan, txapeldunen marka 1:20.282koa izan da.

Zilarrezko dominaren borrokan, lehia estua bizi izan da Frantziaren eta Eslovakiaren artean. Azkenean, eslovakiarrek lortu dute bigarren postua hamarren bat baino gutxiagogatik, 1:20.877ko markarekin. Frantziak (1:20.902) brontzea lortu du.