Itxi

Beste kirolak

83 urterekin

Manolo Santana tenislari ohia zendu da

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Lau Gran Slam ditu bere palmaresean.

0:29
Manolo santana, tenislari ohia hil da

Manolo Santana tenislari ohia zendu da gaur Marbellan, 83 urte zituela. Mutua Madril Openek iragarri du albistea, Santana bertako ohorezko presidentea zen eta.

Tenisean izen handiko kirolaria izan da eta bere kirol-palmaresean, beste txapelketa askoren artean, lau Grand Slam ditu.

Santanak Velazquez Tenis Klubean hasi zuen bere ibilbidea. Bertan, buruzagien arreta piztu zuen eta tenislari profesional bezala trebatzen hasi zen.

Bere lehen Grand Slam-a 1961ean lortu zuen Parisko Roland Garrosen Nicola Pietrangeli italiarraren aurka, eta 'Mosketarien Kopan' ere aurkari beraren aurka irabazi zuen 1964an.

Urte bat beranduago, 1965ean, Estatu Batuetako Irekia irabazi zuen lehen europarra izan zen, 1928an Henri Cochetek irabazi zuenetik, finalean Cliff Drysdale hegoafrikarrari gailendu ondoren.

Grand Slameko bere palmaresa 1966an Dennis Ralston estatubatuarraren aurka Wimbledon konkistatu zuenean osatu zen.

1980an erretiratu ondoren, entrenatzaile bezala jarraitu zuen tenisarekin.