Itxi

Beste kirolak

TENISA

Errusiak bere hirugarren Davis Kopa irabazi du Kroaziaren aurka

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Andrey Rublevek Borna Gojo garaitu du (6-4, 7-6 (5) lehendabiziko neurketan, eta Daniil Medvedevek gauza bera egin du Marin Cilicen aurrean (7-6 (7), 6-2).

  • Errusia, 2021eko Davis Kopako txapeldun

    Errusia, 2021eko Davis Kopako txapeldun. Argazkia: EFE

Davis Kopako Errusiako taldeak bere hirugarren 'Entsaladera' irabazi du igande honetan, Daniil Medvedev eta Andrey Rublevek Marin Cilic (7-6 (7), 6-2) eta Borna Gojo (6-4, 7-6 (5) mendean hartu baitituzte, Madril Arenan.

Munduko sailkapeneko bigarren tenislariak (Medvedev) lortu du Errusiari garaipena ekarri dion bigarren puntua, Rublevek Gojoren aurka irabazitakoaren lehenbistakoaren ostean. Errusiak ez zuen txapelketa hau lortzen 2006tik.

Binakako neurketara iristeak zekarren arriskuaz jabeturik (bertan Nikola Mektic eta Mate Pavic boteretsuak zeuden zain) Medvedevek hortzak estutu ditu 2-0ekoa erdiesten saiatzeko. Bi lehiakideek bi break aukera alferrik galdu dituzte lehen setean eta, azkenerako tie-breakean erabaki behar izan dute.

Moralez gainezka, munduko bigarrenak erraztasun gehiago aurkitu ditu bigarren partzialean. Lehia irabaztea ahalbidetu dioten bi break lortu ditu (laugarren jokoan eta zortzigarrenean), eta hirugarren 'Entsaladera' eman dio bere herrialdeari (2002, 2006 eta 2021).

Lehendabiziko lehian, Borna Gojo kroaziar gaztea gogor borrokatu da, baina Rublevek ez du zirrikiturik utzi bere sakearekin, eta lehen puntua bereganatu du Errusiarentzat.