Itxi

Beste kirolak

Espainiako Irekia

Jon Rahm, garaipenetik urrun Madrilen

EITB MEDIA

Hamazazpigarren amaitu du, baina nahiz eta emaitza txarra izan txalo artean agurtu dute Barrikako golf-jokalaria. Rafa Cabrera Bellok irabazi du txapelketa.

  • Jon Rahm, igandeko jardunaldian. Argazkia: EFE

    Jon Rahm, igandeko jardunaldian. Argazkia: EFE

Munduko sailkapeneko lehen postuan dagoen Jon Rahmek ahazteko jardunaldiak bizi ditu Madrilen Espainiako Irekian, batez ere hirugarren egunean.

Aurreneko bi egunetan jardunaldietan garaipena erdiesteko hautagaia zela zirudien -8 eta -4 egin zuenean; larunbatean bigarren postuan hasi zuen ibilbidea Rahmek, baina hirugarren egunean bizkaitarraren errendimenduan guztiz aldatu egin zen.

Barrikakoak hamabosgarren amaitu zuen eguna 192 kolperekin (-11) hiru 'bogey' eta 'bogey bikoitz' bat egin eta gero. Berak aitortu zuen bezala, 'dena gaizki atera da'.

Adrian Arnaus eta Wil Besseling jokalariekin batera lehiatu zen eta beti euren atzetik egon zen; hirugarren zuloan 'bogey' bat egin zuen eta bosgarrenean 'bogey bikoitza' eta nahiz eta zazpigarren eta bederatzigarren zuloetan 'birdie'-ak egin gauzak ez ziren hobetu. Hamahirugarren zuloan beste 'bogey' bat egin ondoren golf-makila hartu eta lurraren kontra indarrez jo zuen bizkaitarrak.

Espainiako Irekia amaitzeko jardunaldi bat falta zela Rafa Cabrera Bello liderra sei kolpetara zuen.

Gauzak horrela itxaropentsu hasi du azken eguna gaur. Helburua sei kolpeko alde hori murriztea zen, baina bigarren zuloan eta zazpigarrenean bi 'bogey' egin eta hor amaitu dira Rahmen aukera guztiak.

Bizkaitarrak 2018an eta 2019n irabazi zuen txapelketa hau eta Severiano Ballesterosen hiru garaipenak berdintzeko (1981, 1985 eta 1995) beste urte bete itxaron beharko du.

Nahiz eta emaitza txarra izan (17. amaitu du) txalo artean agurtu dute Barrikako golf-jokalaria.

Rafa Cabrera Bello, txapelduna

Rafa Cabrera Bello, txapelduna