Itxi

Beste kirolak

GOLFA

Rahm, gaixo, Fortine Txapelketatik at

EITB MEDIA

Barrikakoak urdaileko mina izan du eta ez du lehen kanporaketa gainditu

  • Jon Rahm

    Jon Rahm

Jon Rahmek, munduko lehen postuan dagoen golf-jokalariak, ez du PGA Tourreko Fortinet Txapelketako lehen kanporaketa gainditu.

Lehen postuan Maverick McNealy dago 132 kolperekin (12 par azpitik) eta bigarren Mito Pereira txiletarra dago.

Izan duen kanporaketa hau 2021eko bigarrena izan da, lehenengoa maiatzean jokatutako Wells Fargo izan zen.

Zirkuituko bigarren itzulian 71 kolpe egin ditu Rahmek (-1) eta lehen egunean 72, kanporaketa pasatzeko bi kolpera geratu da, "zirkuituan egin dudan errondarik txarrenetarikoa izan da. Orain, hobetzea besterik ez da geratzen. Oso sinplea da, azken boladan bolari jo dudan bezala ez dut jo eta bidean kolpe asko uzi ditut", adierazi du bizkaitarrak.

Hurrengo astean Ryder Cup txapelketa ospetsua jokatuko da eta bertan Jon Rahmen bertsio onena ikustea espero da, "orain bi egun gehiago atsedena hartzeko aukera dut eta nire 'swing'-arekin gertatzen ari dena aztertzea. Atsedena onena dela uste dut".