Itxi

Beste kirolak

Golfa

Jon Rahmek kolpe bakar batera izan du garaipena FedEx Cup txapelketan

EITB MEDIA

Patrick Cantlayk irabazi du, baina Barrikakoak munduko onena izaten jarraituko du.

1:11
Cantlay, garaile; Rahm kolpe batera gelditu da Atlantan

Jon Rahm golf-jokalariak azken zulora arte izan zuen FedEx Cup txapelketako play-offa irabazi eta horrela 15 milioi euro poltsikoratzeko aukera, baina ez zuen lortu, kolpe bakar batengatik.

Patrick Cantlay estatubatuarrak erdietsi zuen garaipena azkenean.

Barrikakoak bi kolpera hasi zuen igandeko jardunaldia East Lake Golf Clubeko zelaian. Bizkaitarrak azken zuloan emandako kolpe erabakigarria zulotik lau bat metrora bidali zuen pilota txikia; Rahmek eagle bat behar zuen, baina zentimetro gutxigatik ez zen sartu, eta, ondorioz, ez zuen garaipena lortu.

Hala eta guztiz ere, bizkaitarrak munduko lehen postuan jarraituko du (hamabigarren astez jarraian), eta Dustin Johnson eta Collin Morikawa jokalariekiko aldea handitu egin du: euskal jokalariak 10.8487 puntu ditu orain, eta estatubatuarrek, 8.9633 eta 8.3726, hurrenez hurren.

Patrick Cantlay, berriz, laugarren tokian dugu orain, azken bi txapelketak irabazi ostean.