Itxi

Beste kirolak

Australiako Irekia

Nadalek erraz irabazi du eta Federer ez da pistara irten behar izan

Erredakzioa

Manacorreko tenislariak ez du partida ona jokatu, baina Tommy Haas mendean hartu du (6-4, 6-2, 6-4).

  • Rafael Nadal. Argazkia: EFE

    Rafael Nadal. Argazkia: EFE

Rafael Nadalek Australiako Irekiko hirugarren faserako txartela lortu du Tommy Haas tenislari alemaniarra hiru setetan mendean hartuta (6-4, 6-2, 6-4). Garaipena lortu arren, Espainiako tenislariak ez du joko onik erakutsi aurkari sendo baten aurrean.

Roger Federer, berriz, ez da pistara irten behar izan, bere aurkariak, Andreas Beckek, txapelketa utzi baitu, arazo fisikoak direla eta.

Jardunaldiko beste partidetan, nabarmentzekoak dira Tomas Berdychek Olivier Rochusen kontra lortutako garaipena (6-1, 6-0, 7-6(4)) eta Almagrok Gregori Dimitroven kontra egin duen partida ikaragarria (4-6, 6-3, 6-7(4), 6-4, 6-0).