Beste kirolak
Zirkuitua ez dute gustoko
Nadal: 'Federerren jarrera erosoa da, gentleman moduan geratu nahi du'
Erredakzioa
Rankingeko puntuazio berriak txapelketa gehiago jokatzera behartzen ditu tenislariak eta jokalarien elkarteko kide gehienak kexatu egin dira. Suitzarrak kritikatu egin zituen kexatu ziren tenislariak.
-
Rafael Nadal Australiako Irekian. Argazkia: EFE
Tenislarien Elkartea larunbatean bildu zen eta gehiengoa sistema berriaren aurka dago. Tenislari batzuk kexatu egin dira publikoki eta Roger Federerrek kritikatu egin ditu. Horren kontura Rafael Nadalek honakoa adierazi zuen: "Oso erraza da ezer ez esatea, dena positiboa da eta gentleman bat bezala geratzea eta besteak erre daitezela. Baina hau ez da horrela. Bakoitzak norbere iritzia dugu eta agian berak gustoko du zirkuitua".
"Kirol honi esker esperientzia oso onak bizi izan ditut, baina zure gorputz osoan min izatea ez da ona. Federerrek agian larrosa baten moduan amaituko du denboraldia, baina Murrayk, Djokovicek eta nik ez du ondo bukatuko", gaineratu zuen.
Amaitzeko, Nadalek esan zuen gehiengoak gauza bera pentsatzen duela eta ezberdin pentsatzen duen norbait baldin badago agian erratuta dagoela.