Itxi

Beste kirolak

Lehenengo fasea

Faboritoak aurrera, Australiako Irekian

Erredakzioa

Nadalek eta Federerrek arazorik gabe irabazi dute aurreko fasetik etorritako aurkarien kontra.

  • Rafael Nadal. Argazkia: EFE

    Rafael Nadal. Argazkia: EFE

Rafael Nadalek eta Roger Federerrek, Australiako Irekia irabazteko faborito nagusietako bik, ez dute arazo handirik izan aurreko fasetik etorritako aurkariak mendean hartzeko.

Nadalek Alex Kuznetsov estatubatuarra hartu du mendean, hiru setetan (6-4, 6-1, 6-1). Hala ere, garaipenaz baino gehiago, Espainiako tenislariak eskuin belaunean zeraman babesaz hitz egin du jendeak. Partida amaitu eta gero, igandean belaunean mina izan zuela eta txapelketan parte hartzea arriskuan zegoela pentsatu zuela adierazi du Nadalek.

Federerek ere ez du arazorik izan eta Alexander Kudryavtsevi irabazi dio (7-6, 6-2, 6,2), aspalditik bizkarrean mina izan arren.