Beste kirolak
'Jipoi gogorra'
Transantartika 2011: 'Guztia ematen ari gara'
Erredakzioa
Ostegunean 162 kilometro burutu zituzten Alberto Iñurrategik, Mikel Zabalzak eta Juan Vallejok. Helmuga 430 kilometrora aurkitzen da.
-
Mikel Zabalza. Argazkia: BAT Basque Team
Espedizioak 2.947 kilometro egin ditu dagoeneko. "Guztia ematen ari gara" adierazi du Mikel Zabalzak satelite bidezko telefonotik, "jipoi gogorra hartu dugu 11 ordutan 162 kilometro egin baititugu lurzoru kaskar batetik. Hankak leher eginda ditugu".
Lurzoruan, aurreneko egunetan aurkitu genituen satrugiak azaldu dira elurra dela eta. "Eskerrak arneseko sokako parte bat gomazko den, hartu ditugun kolpeak oso gorrak izan baitira" azaldu du Zabalzak. Hercules badiara asko hurbildu dira hiru mendizaleak ostegunean 11 ordutan 162 kilometro egin baitzituzten. Hori dela eta, helmugatik 430 kilometrora aurkitzen dira.