Itxi

Beste kirolak

2002 kilometro bizkar gainean

Transantartika 2011: Hego Polotik 200 kilometrora

Erredakzioa

Jardunaldi dotorea burutu dute Alberto Iñurrategik, Juan Vallejok eta Mikel Zabalzak, guztira 144 kilometro eginez.

  • Transantartika 2011. Argazkia: BAT Basque Team

    Transantartika 2011. Argazkia: BAT Basque Team

Lerak, eskiak eta kometak behin baino gehiagotan aldatuz jardunaldi dotorea burutu dute Alberto Iñurrategik, Juan Vallejok eta Mikel Zabalzak, guztira 144 kilometro eginez. Haizeak gogor jo du, tarteka 40 eta 50 kilometro orduko ufadak eta sentsazio termikoa 40 gradu zero azpikoa ia egun guztian zehar.

Hego Polotik gertu daude jada, 90 graduetatik oso hurbil eta zoruan ere antzematen da hobekuntza. Hain bortitza izan da haizea NATURGAS/BBK TRANSANTARTIKA 2011 espedizioko kideek atsedena hartu behar izan dutela eguerdian, denda eraikiz eta bertan babesteko. Gero, aurrera jotzea erabaki dute eta lan-eguna 6 terdiak aldera amaitu dute. Goizeko 7etan abiatu dira. Nekaezinak dira eta amets bat baino ez dute buruan, hurrengo egunetarako iragarrita dagoen haizea aprobetxatu eta falta dituzten 210 kilometroak egitea.

Azaroaren 16an atera ziren Novolazarevskayako basetik. Gaur 41. eguna egin dute lurreko eremurik gogorrena, hotzena, lehorrena eta hirukoteak egiaztatu duen bezala, lurreko bazterrik bakartiena. 2002 kilometro bizkar gainean. 1.400 falta zaizkie zeharkaldia amaitzeko Weddell-eko itsasoko latitudean.