Itxi

Beste kirolak

Bilboko IV. Tenis Mastersa

Iñigo Santosek lehen jardunaldian galdu du

Erredakzioa

Sergio Gutierrezek bizkaitarra gainditu du 6-0 eta 6-1 markagailuarekin. Beste partidan, garaipena lortu du Marc Fornell katalanak Rafael Mazonen kontra 6-0 eta 6-1.

  • Bilboko IV. Tenis Mastersa. Argazkia: EFE

    Bilboko IV. Tenis Mastersa. Argazkia: EFE

Iñigo Santos bizkaitarrak ezin izan du Alacanteko Sergio Gutierrez mendean hartu Bilboko IV. Tenis Mastersaren lehen jardunaldian. 6-1 eta 6-2 galdu du. Beste partidan, Marc Fornell katalanak Rafael Mazon gainditu du 6-0 eta 6-1.

Astearte honetan beste bi partida jokatuko dira. Hasier Pastor eta Andoni Vivanco bizkaitarrek Jose Checa eta Pedro Clar tenislariekin neurtuko dituzte indarrak, hurrenez hurren.

Lehen faseko bi onenek azken faserako txartela lortuko dute. Bertan David Ferrer Nicolas Almagro, Feliciano Lopez, Tommy Robredo, Gilles Simon eta Milos Raonic tenislariek ere hartuko dute parte.