Itxi

Beste kirolak

Alpinismoa

Naturgas/BBK Transantartika: Egundoko ezustea izan du Juan Vallejok

Erredakzioa

Haren lera 30 bat metroko pitzadura batean sartu da eta pisuari eutsi dio zulora arrastaka jausi gabe, Iñurrategik eta Zabalzak soka moztu eta lera erortzen utzi duten arte.

03:07
Juan Vallejoren lera 30 bat metroko pitzadura batean sartu da
Naturgas/BBK Transantartika espedizioaren barruan Juan Vallejok egundoko ezustea izan du Izan ere, bere lera 30 bat metroko pitzadura batean sartu da eta arnesaren bitartez lerara lotuta eutsi behar izan dio taldekideen laguntza jaso arte.


Vallejok pisuari eutsi dio zulora arrastaka jausi gabe, Alberto Iñurrategik eta Juan Zabalzak soka moztu eta lera erortzen utzi duten arte. Ezbeharra espedizioaren zazpigarren egunean gertatu da eta hiru mendizaleak egiten ari diren zeharkaldiak arrisku handiak dituela agerian geratu da.