Itxi

Beste kirolak

Ekaitza dator gainera

Naturgas/BBK Transantartika: Eguraldiak okerrera egin du

Erredakzioa

100 kilometro orduko haize boladak izango dituen ekaitza iragarri du Fritz Buyl espedizioko meteorologoak asteburu honetarako.

  • Naturgas/BBK Transantartika 2011 espedizioa. Argazkia: BAT Basque Team

    Naturgas/BBK Transantartika 2011 espedizioa. Argazkia: BAT Basque Team

Hirugarren jardunaldia Naturgas/BBK Transantartika espedizioa osatzen duten Alberto Iñurrategi, Juan Vallejo eta Mikel Zabalzarentzat. Eguraldiak okerrera egin du eta ezin dituzte kometa eta eskiak erabili sastrugiak ugariak dira eta.

170 kiloko narra arrastaka eramaten ari da. “Orduko 2 kilometro egiten ditugu”, esan du Juan Vallejok. Haizea kontra dute eta eguzkia ez da atera. “Susmo txarra hartuta gaude hainbeste sastrugirekin”.

100 kilometro orduko haize boladak izango dituen ekaitza iragarri du Fritz Buyl espedizioko meteorologoak asteburu honetarako.