Itxi

Beste kirolak

San Francisco (AEB)

Jon Rahmek munduko lehen postua berreskuratu du

eitb.eus

Collin Morikawak irabazi du PGA Championship, barrikakoak sei kolpe gehiagotan bete du ibilbidea.

  • Jon Rahm, PGA txapelketan

    Jon Rahm, PGA txapelketan

Jon Rahm bizkaitarrak aurreko astean galdu zuen munduko lehen postua berreskuratu egin du Ameriketako Estatu Batuetako San Franciscon jokatu den 'PGA Championship' txapelketan.

Barrikako golf-jokalariak zazpi kolpe par azpitik egin gu Harding Parkeko ibilbidea, irabazleak baino sei gehiago, baina nahikoa izan du sailkapenean berriro ere goian egoteko.

Collin Morikawa estatubatuarra izan da irabazlea oso txapelketa ona egin eta gero; Rahm hamahirugarren tokian geratu da denboraldiko lehen txapelketa handi honetan, "ostegunean asko kostu zitzaidan tee-etik green-era, baina parrean amaitzea lortu nuen. Hortik aurrera hobetzen joan naiz pixkanaka-pixkanaka, batez ere asteburuan. Burdinarekin askoz hobeto ibili naiz igandean", adierazi zuen Barrikakoak. 

"Hurrengoan hasiera hobeagoa izan behar dut. Helburua egunero ikastea da. Ikusi dudanaren arabera  txapelketa handi bat irabazteko ez da ezer berezirik egin behar, norbera berearekin egon, zure jokoa egin eta zenbat eta kolpe gutxiago egin", gehitu zuen munduko sailkapenean agintzen duen golflariak.

Golfeko sailkapena

.1. Jon Rahm (EUS) 8.78

.2. Justin Thomas (AEB) 8.77

.3. Rory McIlroy (NIR) 8.16

.4. Dustin Johnson (AEB) 7.75

.5. Collin Morikawa (AEB) 7.51

.6. Webb Simpson (AEB) 6.83

.7. Brooks Koepka (AEB) 6.48

.8. Bryson DeChambeau (AEB) 6.29

.9. Patrick Reed (AEB) 5.97

10. Adam Scott (AUS) 5.61