Beste kirolak
Zortzigarren finala
Davis Kopa: Nadalek Espainia finalerako sailkatu du
Erredakzioa
Rafael Nadalek Tsonga gainditu du Frantziaren aurka 3-1ekoa lortzeko eta espainiarrek Argentinaren aurka jokatuko dute final handia.
-
Argazkia: EFE
Rafael Nadalek erakustaldia eman du Kordoban eta Jo-Wilfried Tsonga 6-0, 6-2 eta 6-4 gainditu du bi ordu eta 17 minututan. Espainiak 3-1ekoa lortu du eta Davis Kopako finala zortzigarren aldiz jokatuko du Frantzia kanporatu eta gero. Espainiarrek Argentinaren aurka jokatuko dute finala. Djokovicek pista utzi behar izan du lesioa dela eta eta Del Potrok puntu erabakigarria eskuratu du hegoamerikarrentzat.