Beste kirolak
Tenisa
Federer, agur denboraldiari
eitb.eus
Eskumako belaunean ebakuntza egin behar izan diote eta hurrengo urtean sasoiko egotea espero du.
-
Roger Federer
Roger Federer tenislariak aurten ez duela berriro jokatuko iragarri du sare sozialetan. Eskumako belaunean ebakuntza egin behar izan diote suitzarrari eta hurrengo urteari begira dago jada.
"Duela aste batzuk nire errehabilitazioa bide onetik ez zihoala ikusita belaunean prozedura artrostopikoa egitera behartuta ikusi nuen nire burua", argitu du Federerrek.
Suitzarrak lesioa gainditu nahi du orain, "2017an egin nuen bezala lasai hartu behar dut hau. Behar dudan denbora erabili ehuneko ehunean berriro egon ahal izateko eta nire maila onena emateko. Zaleak faltan botako ditut, baita zirkuitua ere, baina 2021rako prest egotea da nire erronka eta horretarako egingo dut lan".