Itxi

Beste kirolak

Urriaren 19an

Bilboko Gaueko Maratoiak bere marka hobetuko du, 13.400 atleten parte-hartzearekin

Agentziak | Erredakzioa

56 herrialdetako atletak izango dira bertan, eta parte-hartzeaileen % 35 emakumeak izango dira.

  • Bilboko Maratoia

    Bilboko Maratoia

Bilboko Gaueko Maratoia urriaren 19an jokatuko da. Hamaikagarren edizioa izango da aurtengoa eta 13.400 korrikalari izango dira, inoiz egon den parte-hartzerik handiena.

Hiru proba ezberdin izango dira: Maratoia, Erdi-Maratoia eta Pirata lasterketa ezizenaz ezagutzen dena (10 kilometrokoa).

Itxaso Erroteta Bilboko Udaleko Kirol zinegotziak, guztira, 56 herrialdetako atletak izango direla baieztatu du eta parte-hartzaileen % 35 emakumeak izango direla.

Bilbao Night Marathoneko zuzendari Iñigo Elarrek maratoian 1.600 atletek parte hartuko dutela aurreratu du, Erdi-Maratoian 5.700 atletek eta 10 kilometroko Pirata Lasterketan, aldiz, 6.200 atletek.

San Mames inguruan izango da irteera arratsaldeko 19:00etan eta Guggenheim Museoan bukatuko da.