Beste kirolak
Eufemianoren aferatik at
Marta Dominguezi legez kanpoko sustantziekin trafikatzea egotzi diote
A.B.
Erredakzioa
Alonso Valerorekin batera Ogasun Publikoaren aurkako delitua leporatzen diote Palentziako kirolariari.
Mercedes Perez Barrios, Galgo Operazio daraman epaileak erabaki du Marta Dominguez kirolaria Eufemiano Fuentes medikuaren eta Manuel Pascua entrenatzailearen aferatik at uztea.
''El Mundo'' egunkariak publikatu duenaren arabera epaileak lau zatitan banatu du Galgo Operazioa: Marta Dominguezi, Cesra Perezi eta Alberto Garciari banaka leporatzen zaizkien delituak alde batetik. Beste alde batetik, Eufemiano Fuentes eta Manuel Pascua sartuta dauden ustezko debekatutako sustantzien trafikoa bultzatzen duen legez kanpoko sarea aztertuko dute.
Marta Dominguezi leporatzen diotena honakoa da: Eduardo Polori legez kanpoko sustantziak ematea eta Alberto Garciari trembolona izeneko esteroide anabolizantea eman izana. Gainera, Alonso Valerorekin batera Ogasun Publikoaren aurkako delitua leporatzen diote Palentziako kirolariari.