Itxi

Beste kirolak

Burlatan

Zigortu egin nahi dute San Inazio beisbol taldeko jokalariaren erasotzailea

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Bilboko taldeko kideari hainbat kolpe jo zizkion etxeko taldeko zale batek, CD Pamplonaren eta San Inazioren arteko lehia amaitu ostean.

  • Erasoan erabilitako batea. Argazkia: Foruzaingoa

    Erasoan erabilitako batea. Argazkia: Foruzaingoa

Indarkeriaren aurkako Batzordeak 5.000 euroko "isun larria" ezarri nahi dio Bilboko San Inazio beisbol taldeko jokalariari eraso egin zion zaleari. Horrez gain, kirolguneetara sartzeko 12 hilabeteko debekua ezartzea ere proposatu du aipatu batzordeak.

Erasoa joan den martxoaren 11n gertatu zen, Beisboleko Ohorezko Mailari zegokion CD Pamplona eta San Inazio taldeen arteko partida amaitu ostean, Burlatako beisbol zelaian.

Polizia Nazionalak jakitera eman zuenaren arabera, partida amaituta, jokalariak aldageletarako bidean zeudela, Iruñeko 40 urteko bizilagun batek bate bat hartu eta San Inazioko jokalari bat jipoitu zuen.