Beste kirolak
Murray, aurkari finalerdietan
Masters Kopa: Rafael Nadal finalerdietarako sailkatu da
A.B.
Erredakzioa
Bi setetan irabazi dio Tomas Berdychi (7-6 eta 6-1) eta arazorik gabe gainditu du A multzoko ligaxka.
Rafael Nadal espainiarrak Masters Kopako finalerdietarako txartela lortu du Londoneko O2 Arenako kantxan Tomas Berdych bi setetan (7-6 eta 6-1) gainditu ondoren.
A multzoko lider moduan sailkatu da Nadal Masters Kopako finalerdietara. Manacorreko tenislariak hiru garaipen lortu ditu hiru partidatan. Andy Rodick, Novak Djokovic eta Tomas Berdych tenislarien aurka garaipena lortuta. Andy Murray izan da B multzoko bigarren sailkatua eta larunbat honetan Rafael Nadalek Murray izango du aurkari.