Itxi

Beste kirolak

San Migel goiaingerua eliza

Gasteizek gaur emango dio azken agurra Alberto Zerain mendizaleari

agentziak | erredakzioa

Mendizalea aurreko astean hil zen Nanga Parbat zortzimilakoan, elur jausi batek harrapatuta.

1:09
Alberto Zerain

Alberto Zerain mendizalearen aldeko hileta egingo dute gayr Gasteizko San Migel Goiaingerua elizan, 19:30ean. Mendizalea Nanga Parbat mendian hil zen, Mariano Galvan bere kidearekin (Argentinakoa) batera.

Hainbat tramite egin ondoren, mendizale arabarraren sendiak hileta egitea erabaki du alpinistari azken agurra emateko eta, ziurrenik, mendiarekin lotutako hainbat kirolari eta pertsona ospetsu etorriko da.

Zerain aurreko astean hil zen 55 urte zituela, Nanga Parbat (8.125 metro) mendian, Mariano Galvan argentinarrarekin batera, elur jausi batek harrapatuta.

Larunbatean, ekainak 24, galdu zuten harremana alpinistekin eta, handik astebetera, Pakistango Armadako helikoptero batek baieztatu zuen Mazeno tontorretik gertu elur-jausia izan zela mendizaleak zeuden lekuan, eta ez zuten inor bizirik aurkitu.