Itxi

Beste kirolak

Elkarrizketa Boulevarden

Miss Oh-ren sherpei leporatu die Pasabanek polemikaren sorburua

Erredakzioa

"Federazioak eta Miss Hawleyk iritzia eman izanak lasaitu egin nau", esan du tolosarrak.

Polemika berpiztu da. Koreako Mendi Federazioak Oh Eun Sunek Kanchenjunga igo izana zalantzan jartzen zuela iragarri zuen larunbatean. Gauzak horrela, Edurne Pasaban bilakatu zen hamalau zortzimilakoak lortzen aurreneko emakumea. Gaur goizean, Euskadi Irratiko "Boulevard" saioan, tolosarrarekin hitz egin dute.

"Oraindik inork ez du ezer argitu. Miss Hawleyk (Himalaiako notarioa bezala ezagutzen den emakumea) ez du epaile lana egin nahi, bere iritzia eman baino ez du egin, baina, haren ustez, Miss Ohk KanchenjungaraPolemika honetan Miss Oh-ren sherpek zerikusi handia izan dutela uste du tolosarrak: "Kanchenjungan zirenean, 8.300 metrora, eguraldiak okerrera egin zuen, baina aurrera egitea erabaki zuten denek eta, handik gutxira, gailurrera heldu zirela jakinarazi ziguten. Seguraski, eguraldi kaskarraren ondorioz, argazkia gailurra ez zen toki batean ateratzeko esan zioten sherpek". igo beharko luke berriro", esan du Pasabanek.

"Koreako federazioak urtebete eman dio Oh Eun Suni frogak aurkezteko eta ez du egin. Larunbat honetan, ikerketa sakon baten ostean, dokumental bat eskaini zuen Koreako telebista kate batek, eta bertan korearraren balentria ukatu zuten".

Eztabaidak gorabehera, Pasabanek ez ditu aurretik zituen planak aldatu: "Abuztuan oporretan izan naiz eta bueltatzean honekin guztiarekin topatu naiz. ''Argitu behar bada, argituko da'', esaten nion neure buruari".


Dena den, orain lasaiago dagoela aitortu du: "Federazioak eta Miss Hawleyk iritzia eman izanak lasaitu egin nau".