Itxi

Beste kirolak

10.11

Bartzelona 2010: Christophe Lemaitre, urre zuria 100 metrokoan

Erredakzioa

Frantziarra azken 28 urteetan 100 metroko lasterketan urrea lortzen duen lehenengo gizon zuria izan da.

Christophe Lemaitre frantziarrak urrea lortu du Bartzelona 2010 Europako txapelketako 100 metrokoan, eta azken 28 urteetan proba horretan urrea lortzen duen lehenengo gizon zuria izan da.

Lemaitrek irteera negargarria egin zuen (224 milaren) baina azken metroetan egindako azelerazio ikaragarri batekin, garaipena lortu zuen 10.11ko marka eginda.

Lewis-Francis, Martial Mbandjock, Francis Obikwelu eta Dwain Chambers atletek denbora bera egin zuten bigarren postuaren lehian&' || 'nbsp;(10.18), baina helmugako argazkiak orden honetan sailkatu zituen.