Beste kirolak
52. edizioa
Carles Castillejo eta Aroa Merino gailendu dira Behobia-Donostian
Agentziak | Erredakzioa
Castillejok bigarrenez jarraian irabazi du proba. Merino, berriz, lehen aldiz nagusitu da, debuta egin baitu aurtengo edizioan.
Carles Castillejo kataluniarrak iazko garaipena errepikatu du Behobia-Donostia lasterketan. Castillejo jaun eta jabe izan da ibilbideko 20 kilometroetan. Emakumezkoetan, berriz, ezustekoa izan da, Aroa Merino debutariak lortu baitu garaipena.
30.000 korrikalari inguruk hartu dute lasterketan. Carles Castillejok aise lortu du garaipena, estatuan dagoen korrikalaririk onenetarikoa da, 5.000 eta 10.000 metrokoetan tituluak irabazi ditu, Espainiako maratoi txapelduna da eta olinpiar jokoetan ere lehiatu da.
Kataluniarrak erritmo bizia jarri du lehen metroetatik eta Jose Luis Días portugaldarrak bakarrik eutsi dio, iazko edizioan bezala.
Emakumezkoetan, Raquel Gomez extremadurarra zen faborito nagusia, iaz ere gailendu zen, baina ezusteko aurkaria atera zaio, Aroa Merino Lanzaroteko debutaria.
Gomezek hirugarrene gin du azkenean, Clara Simal madrildarra aurretik sartu delako.
GIZONEZKOEN PODIUMA
1.- Carles Castillejo (ESP) 1:00,19.
2.- José Luis Dias Rocha (POR) 1:02,21
3.- Pedro Nimo (ESP) 1:02,31
EMAKUMEZKOEN PODIUMA
1.- Aroa Merino (ESP) 1:10,53 horas
2.- Clara Simal (ESP) 1:12,34
3.- Raquel Gómez (ESP) 1:12,58.
Aroa Merino primera mujer en meta! Lehenengo emakumea helmugan! #BehobiaSS Zorionak! pic.twitter.com/rrTs3TtKfw
— Behobia-SanSebastián (@BSS_Fortuna) 13 de noviembre de 2016
Carles Castillejo ganador de la #BehobiaSS 2016 felicidades!! Aurtengo irabazlea zorionak!! pic.twitter.com/kzqSpa4dE7
— Behobia-SanSebastián (@BSS_Fortuna) 13 de noviembre de 2016