Beste kirolak
11:00etan
Maider Undaren agurra
eitb.eus
39 urteko gasteiztarrak asteazkenean Eusko Jaurlaritzaren Lakuako egoitzan iragarriko du erretiroa hartzera doala.
Maider Unda, Basque Teameko kirolari olinpikoak prentsaren aurreko agerraldia egingo du asteazken honetan, Cristina Uriarte Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburua, Jon Redondo Gazteria eta Kirol zuzendaria, Olatz Legarza Basque Team, Euskadi Kirola Fundazioaren koordinatzailea eta Luis Crespo kirol-prestatzailea lagun dituela, borrokako gorengo mailari ia bi hamarkada eskaini eta gero erretiroa hartzera doala iragartzeko.
Kirol-ibilbidea
Hiru hamarkada eskaini dizkio borrokari eta kirol honetan estatu mailan nagusi izan da 2001 urtetik. Bere ibilbidean lortu dituen emaitzen artean azpimarragarriak dira batez ere Beijing 2008ko bosgarren postua eta diploma, Londres 2012ko brontzezko domina (kirol honetan estatu mailan erdietsitako sailkapenik onena), Tbilisin (Georgia) jokatutako Europako Txapelketan lortutako zilarra, eta 2009ko eta 2010eko Bakuko (Azerbaijan) eta Belgradeko (Serbia) Europako Txapelketetan eta 2009ko Herningeko (Danimarka) Munduko Txapelketan eskuratutako brontzeak.
Maider Unda Basque Teamekin urte gehien daramatzan kirolarietako bat da. Bere sorreratik, 2008. urtetik, egon da arabarra fundazioari lotuta.