Itxi

Beste kirolak

Prentsaurrekoa Barajasen

Edurne Pasaban: "Duela bost minutu hasi naiz disfrutatzen"

Sara Lavado

Erredakzioa

Tolosarra hunkituta agertu da hedabideen aurrean egindako agerraldian. Eskerrak, gogoetak, etorkizuna, Oh Eun Sun...denetarako denbora egon da.

Edurne Pasaban tolosarra hunkituta agertu da Barajasen eskainitako prentsaurrekoan. Agerraldia aireportuko T1ean bertan izan da.

Hunkipenez hitz eten batzuk ahoskatzen hasi da eta, lehenengo, babesle eta lagunei eskerrak eman nahi izan die. "Onena hasieratik lagundu nauten pertsonak izan dira, eurei esker lortu dut, oso pozik nago".

Azken urteak gogora ekarrita: "Zailena K2 izan zen, izozketak eta mendiaren zailtasunagatik ,eta errezena edo onena Cho-Oyu, 2002. urtean. Oraindik ez nuen hamalau zortzimilakoak egiteko asmoa".

"Jendea ezagutu gabe hitz egiten dugu, gizakiok nahiko gaiztoak gara arlo horretan", adierazi du bera urrun zegoenean hemendik esandakoagatik galdetu diotenean.

Oh Eun Sun

"Ahaztuta zeneukatela uste nuen", esan du txantxetan. "Guk baino egun batzuk lehenago bukatu zituen hamalauak eta horregatik da hori lortzen aurrenekoa, zoriondu nuen. Nire tontor guztien argazkiak eman dizkiot Elizabeth Hawleyri (Himalayako igoerak baieztatzen dituen emakumea) eta badakit gauza bera eskatu diola Oh En Sun-i, egiaztatzeko behar duen materiala eskatu dio.

Etorkizuna

"Everesta oxigenorik gabe igotzea hurrengo urtean egingo dugu seguruenik, baina orain oporrak baino ez ditut buruan", bukatu du. Kirol Merituaren Urrezko Domina jasoko du.