Beste kirolak
Masters 1000
Montecarloko Txapelketa: Nadalek seigarren aldiz irabazi du
Erredakzioa
Mallorcako tenislariak, 6-0 eta 6-1 gainditu du Fernando Verdasco Monakoko finalean, joko ona erakutsiz.
Rafa Nadalek Montecarloko Master 1000ren bere seigarren txapelketa lortu du Fernando Verdascoren aurka 6-0 eta 6-1 irabazi eta gero. Manacorreko tenislariak, bere joko onena aurkitu du gaurkoan, bera hoberen moldatzen den zoruan, eta partida une oro kontrolpean izan du.
Verdascok bizkarrean mina nabaritu du lehen setan eta fisioterapeutaren laguntza eskatu behar izan du. Madrildarrak ezin izan du beraz bere jokoa osotasunean erakutsi.
Garaipen honekin, Nadalek, bere egoera ona erakutsi eta hurrengo txapelketetarako onenen artean, berriz ere izateko prest dagoela azaldu du.