Beste kirolak
Australiako Irekian
Maria Sharapovak dopatu egin dela onartu du
Erredakzioa
Tenislari errusiarrak prentsaurrekoan aitortu du Australiako Irekian egindako kontrol batean positiboa eman zuela, Meldonium izeneko sendagaia hartzeagatik.
-
Maria Sharapova. Argazkia: EFE
Maria Sharapovak dopatu egin dela aitortu du Los Angelesen eman duen prentsaurrekoan. Tenislari errusiarrak positiboa eman zuen Australiako Irekian egin zioten dopinaren aurkako kontrol batean, Meldonium izeneko sustantzia bat hartzeagatik.
Meldoniuma 2006tik hartzen zuela aitortu du Saharpovak, baina esan du sustantzia hori aurten sartu dela Munduko Dopinaren Aurkako Elkarteak argitaratzen duen legez kanpoko sustantzien zerrendan, eta berak ez zekiela ezer.
"Akats handia egin dut, eta Nazioarteko Tenis Federazioarekin lan egingo dut gai hau konpontzeko eta nire kirol ibilbidearekin aurrera jarraitu ahal izateko", adierazi du Sharapovak.